XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Martinek dirupaperari begiratu zion.

Bazirudien ez zuela ikusten. Gero, burua astindu zuen.

- Ez, hori ezinezkoa da, doktore.

Xuxenek poltsikoan sartu zion dirupapera hau galdetuz: - Zergatik ez duzu hartu nahi? - Baina nik bost marko ditut - esan zuen mutilak.

- Eta ez al diezu gurasoei oparirik egin behar? - Bai, nahiko nuke baina... - Horixe baietz!- esan zuen Xuxenek.

Martin bere buruarekin burrukan zebilen.

- Mila esker. Baina, ez dakit noiz itzuliko dizuten dirua nire gurasoek.

- Nire aitak ez dauka dirurik.

- Baina Astesantuan lehenengo kurtsoko norbaiti klaseak emango dizkiot.

- Orduan ordainduko dizut.

- Zergatik ez zara isiltzen?- esan zuen Bô*kh doktoreak zorrotz -.

- Diru hori Gabonetako opari bezala ematen dizut, ez didazu itzuli behar.

Martinek ez zekien bere irakasleari eskerrak nola eman.

Azkenik, eskua luzatu eta irakaslearena estutu zuen leunki.

- Orain zoaz maleta egitera - esan zion Xuxenek -.

- Eta agurtu itzazu zeure gurasoak nire ordez.

Eta zure ama bereziki, ezagutzen dut eta.

Mutilak baietz zioen buruaz.

Gero zera esan zuen: - Goraintziak zure amari ere! - Zoritxarrez, hori ez da posible izango - esan zuen Bô*kh doktoreak -.

- Nire ama orain dela sei urte hil zen.

Martinek egin zuen mugimendu batengatik Xuxeni lepora salto egiteko prest zegola zirudien.

Ez zuen hori egin noski, baina lasai eta luzaro begiratu zion.